Kristal izeneko drogarekin trafikatzen zuten talde bat desegin du Ertzaintzak. Jakinarazi duenez, hamar pertsona atxilotu ditu azken bi hilabeteetan Donostian, Irunen, Gasteizen eta Espainiako Jaca hirian. Taldeko buruzagia atzeman zuen Jacan, hau da, bertan bizi zen gipuzkoarra. Atxilotuetako sei kartzelan daude, eta horietako bat Martuteneko kartzelako funtzionarioa zen.
Taldearen droga laborategia atzeman du Ertzaintzak. Bederatzi auto miatu ditu eta horietako batean droga prestatzeko laborategia zegoen, baliabide guztiekin. Bere esanetan, Herbehereetara bidaltzeko asmoa zuten, trafikatzaile taldeak droga ekoitzi ahal izateko kideak zituelako herrialde horretan. Iazko udaberrian Ertzaintzak egin zuen operazioaren jarraipena da honakoa. Orduan hainbat droga trafikatzaile atxilotu eta 23 kilo MDMA (Metilenodioximetanfetamina) atzeman zituzten besteak beste.
Droga trafikoa egiten zuen talde bat desegin du Ertzaintzak
Ertzaintzak kristal izeneko drogarekin trafikatzen zuten hamar pertsona atxilotu ditu azken bi hilabeteetan Donostian, Irunen, Gasteizen eta Espainiako Jaca herrian. Horien artean Martuteneko kartzelako funtzionario bat espetxeratu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu