gizartea

Droga trafikoan aritzea egotzita bost lagun atxilotu ditu Ertzaintzak Eibarren eta Ermuan

Sarekada horretan 6.000 'kristal' dosi eta sei kilo 'speed' atzeman dituztela agertu du Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak.

2010eko otsailaren 3a
13:21
Entzun
Droga trafiko eta salmentan aritzen zirelakoan 22 eta 35 urte artekobost lagun atxilotu ditu egunotan Ertzaintzak Eibarren (Gipuzkoa) eta Ermuan (Bizkaia), eta, Herrizaingo Sailaren arabera, 6.000 kristal dosi eta sei kilo speedatzeman dizkiete. Merkatuan 100.000 euro inguruko balioa izango luke kristal- kopuru horrek eta 250.000-300.000 eurokoa speed-ak.

Herrizaingo Saileko iturriek agertu duenez, joan den uztailean hasi zuen ikerketa Ertzaintzak, Ermuko taberna batean droga trafikoan aritzen ziren susmoa piztu zitzaienean. 23 urteko gazte bat arduratzen zen taberna hartaz eta hura zaintzen hasi ziren. Beste lagun batzuekin Herberehetara maiz joaten zela ikusi ahal izan zuten, eta droga erosteko baliatzen zituen bidaia horiek.

Joan den astelehenean ustez sare horretako hiru kide atxilotu zituzten Eibarko autoentzako tailer batean, Ertzaintzaren arabera, hartarako bereziki prestatutako ibilgailu batetik droga ateratzen ari zirela. Autoaren erregai deposituan zegoen gordeta droga.

Ondoren, ustez sarea osatzen zuten beste bi kideak atxilotu zituzten Ermuan, eta, halaber, arestian aipatutako taberna miatu zuten. Miaketa horretan sei kilo speed, 45 gramo haxix eta kanabis landare zenbait atzeman zituzten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.