Espainiako Poliziak sei pertsona atxilotu ditu gaur Nafarroan droga trafikoarekin lotura dutelakoan. Hiru Iruñerrian atxilotu dituzte, Iruñean, Noainen eta Sarrigureneneta beste hiru, Altsasun. Poliziaren arabera, kokainaren eta heroinaren kaltetan beste droga batzuren kontsumoa gora ari zela egiten susmoa hartuta hasi zuten ikerketa.
Atxilotuetako batek aipatutako herri eta hirietan eta Barañainen trafikatzen zuen ustez drogarekin. Altsasun atxilotutakoan banaketaz arduratzen zirela dio Poliziak. Operazioan hainbat droga gramo eta 6.000 eurotik gora atzeman dituela dio Poliziak.
Espainiako Poliziak gizon bat atxilotu du Irunen, 6.000 kokaina dosirekin, Espainiako Gobernuaren ordezkaritzatik jakinarazi duenez. Osasun publikoaren kontrako delitua egotzi diote atxilotuari.
Ikerketak, bestalde, irekita jarraitzen duela jakinarazi du Espainiako Gobernuaren ordezkaritzak. Jende gehiago inplikatuta dagoen eta droga nondik datorren ikertzen ari dira.