Drogaren aurkako operazio batean, 16 pertsona atxilo
BILBO. Droga trafikoan aritzen zirelakoan, Espainiako Poliziak hamasei pertsona preso hartu ditu azken egunetan Bizkaian eta Espainian. Speed-a eta era horretako drogak atzeman dizkietela jakinarazi du Poliziak. Joan den martxoan hasi ziren taldearen atzetik, Bizkaiko Ezkerraldeko herri batzuetan droga saltzen aritzen zirela susmoa eginda. Atxilotu dituztenei ere atzeman dizkietela berri eman du Poliziak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu