Atentatuak Madrilen / Erakundeen erreakzioak

"Dudarik gabe" ETA izan dela ziurtatu du Acebes Barne Ministroak, eta "toxikaziotzat" jo ditu ezker abertzalearen informazioak

Angel Acebes Espainiako Barne ministroak prentsaurrekoan adierazi duenez, Barne Ministerioak eta Espainiako Segurtasun Indarrek "inolako dudarik gabe" pentsatzen dute ETA izan dela gaur goizean lehergailu andana eztandarazi duena. Halaber, erabili den lehergailu mota normalean ETAk erabiltzen duena dela baieztatu du. Ezker abertzaleko buruzagiek ETA ez dela izan ziurtatuz egin dituzten adierazpenak, berriz, "toxikaziotzat" eta ETAren inguruaren "estrategia nahastzailetzat" jo ditu. "Atentatu egileek, laguntzaileek eta eurekin daudenek" garesti ordainduko dutela erantsi du.

2004ko martxoaren 11
20:31
Entzun
Angel Acebes Espainiako Barne Ministroak dioenez, “ez dago batere zalantzarik ETA izan dela atentatuen egilea”, eta atentatzeko modua ez dela berria gaineratu du. “Arnaldo Otegik besterik pentsatzeko intoxikazio prozesua hasi badu ere”. “Estrategia miserablea da esatea ETA ez dela izan”.

“ETA saiatu izan da atentatu hau lau alditan egiten, eta segurtasun neurriei eskerez da orain arte gertatu izan, baina orain egin dute”.

Atentatua egiteko moduari dagokionez, berriz, Acebesentzat “ez da atentatua egiteko modu berria. Ez du beti abisua ematen, eta berak egin duela ez du berehala esaten”.

Ohartarazi du, “Atentatu egileek, laguntzaileek eta eurekin daudenak garesti ordainduko” dutela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.