Donostiako Ibaeta auzoan dauden irakasleen etxeetan zortzi familia bizi ziren duela zazpi urtetik. Gaur goizean, handik atera ditu, ordea, Donostiako Udaltzaingoak.
Goizeko bederatzietan joan dira Udaltzainak, aurpegiak estalita, irakasleen etxeetara. Lekukoek azaldu dutenez, ateak behera bota, eta barruan zegoen jende guztia kanpora atera dute "oso modu txarrean". Identifikatu ostean, etxeetara sartu eta beren ondasunak hartzeko denbora apur bat utzi diete.
Physics Centerrek instalazio zientifikoak egokitu behar ditu irakasleen etxeak dauden tokian. Euskal herritarrak diren eta munduan barreiatuta dauden ikerlariak Euskal Herrira lanera ekartzen ari da Physics Centerrek, eta proiektuak arrakasta handia izan duenez, instalazioak egokitu behar dituzte.
Udalak etxeak husteko agindua emana zien bertan bizi ziren zortzi familiei, baina egunik ez zieten jarri. Gaur atera dituzte handik, eta dagoeneko barruko hormak bota dituztela azaldu dute lekukoek.
Desalojoa
Duela 7 urtetik Ibaetako irakasleen etxeetan bizi ziren zortzi familia handik bota dituzte
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu