Duela astebete Tuteran jipoia jaso zuen gizona hil egin da

2011ko abenduaren 7a
00:00
Entzun
IRUÑEA. Duela astebete jipoi bat jaso zuen 51 urteko gizonezko batek, eta astea Nafarroa erietxeko zainketa intentsiboetako unitatean eman du. Larri egon da astebetez, eta igande gauean hil zen, erietxean bertan. Hugo Montalvo Manzanillas Torres, hildakoa, Tuterakoa zen. 24 eta 27 urteko bi mutil preso dauzkate, ustez haiek jipoitu zutelakoan. Azaroaren 27an eman zioten jipoia, kalean eztabaidan hasita. Tuteran sinadurak batzen hasiak dira, hildakoaren alde manifestazioa antolatzeko. Sortzez ekuadortarra zen hildakoa, eta han bizi da alarguna.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.