Hilaren 11tik etxetik falta den 39 urteko gizonezko baten bila dabil Ertzaintza. Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak eta desagertuaren senideek agertu dutenez, depresioarekin gaixo zegoen etxetik falta den Patxi del Campo Calvo. 1,90 metroko garaiera du, beltzarana da, ilea labur dauka, eta karatea egiten duenez, gorpuzkera atletikoa du. Azken aldiz ikusi zutenean txandak praka beltzak, jertse beltza, eta kiroletako oinetako zuriak zeramatzan.
Hain zuzen ere, bizilagun batek ikusi zuen azkeneko aldiz, amarekin eta anairekin bizi den etxeko garajeen parean. Norbaiten zain zgoela iruditu zitzaion bizilagunari.
Familiak hilaren 11n salatu zuen Patxi del Campo desagertu zela, eta Aiako Harriaren inguruan ibili da bila Ertzaintza, mendira hara joateko joera baitzuen. Era berean, erietxe eta geltokietan ere ibili da haren bila. Orain, herritarren laguntza eskatu dute 39 urteko gizonezkoa aurkitu ahal izateko.
Desagerketa
Duela hamabi egunetik etxetik falta den Irungo gizonezko baten bila dabiltza
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu