301 stand bilduko dira aurten, Landako eraikinean egingo den Durangoko 40. Azokan. 163 argitaletxe, diskoetxe, elkarte eta erakunde izango dira haiek atontzearen arduradunak. Urtero bezala, haietan bilduko diren urteko argitalpenekin katalogoa osatuko dute, eta eskuragarri izango da 5 eurotan.
Aurten, haur literatura aretoa ere jarriko dutela jakinarazi du azoka antolatzeaz arduratzen den Gerediaga elkarteak. Han, ipuin eta poesia tailerrak, ipuin kontalarien saioak, liburu aurkezpenak eta antzekoak egingo dituztela azaldu dute, aretoaren egitarau propioa osatuz.
'Zentsura'
Gai nagusia zentsura izango da aurtengoan, eta hainbat hitzaldi eta mahainguru bat egingo dituzte. Joan Mari Torrealdaik emango du lehen hitzaldia Zentsura frankistaren irakurketa gaurkotua goiburupean. Xabier Paiak ere emango du hitzaldia: Zentsura bertsolaritzan edo kristalezko eskailera. Beste hitzaldi bat Angel Mari Unzuetan emango du, Eliza eta zentsura goiburupean, eta azkenik, Fermin Muguruzak emango du beste bat, Hegoak ebaki gabeko kantua izenburuarekin.
Komunikaideak eta zentsuraren begia gaiarekin mahainguru bat ere egingo dute Joxe Felix Azurmendik eta Carmelo Otaegik. Izaskun Allakuria izango da moderatzailea.
Informazio gehiago, www.durangokoazoka.com webgunean.
Durangoko azoka
Durangoko 40. Azokak 'Zentsura' izango du gai nagusitzat
=iZentsura=i landuko du abenduaren 7tik 11ra egingo den Durangoko 40. Azokak. Gai hori lantzeko, lau hitzaldi eta mahainguru bat egingo dituzte. Joan Mari Torrealdaik emango du sarrera hitzaldia, =iZentsura frankistaren irakurketa gaurkotua=i goiburupean. Bestalde, Gotzon Garateri emango diote Argizaiola saria.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu