Atxiloketak

Durangoko eta Bilboko epaitegietatik pasatu dira larunbateko atxilotuetako batzuk

Haietako hiru Durangoko epaitegira joan dira eta bestea -adingabekoa- Bilbora. Atzeman zituzten beste bederatzi lagunak laster deituko ditu epaileak.

2008ko apirilaren 28a
16:38
Entzun
Ertzaintzak hamahiru lagun atxilotu zituen larunbatean Durangon (Bizkaia), Herri Batasunaren 30. urtemugako ekitaldia galarazi zuenean, eta, haiek denak ordu batzuetara libre geratu baziren ere, gaur batzuek epaitegira joan behar izan dute epailearen aurrera.

Hiru lagunek Durangoko epaitegian deklaratu dute. Desobedentzia egiteaz akusatu ditu epaileak. Hirurak aske utzi ditu, baina euren aurkako bide judizialak aurrera jarraitzen du.

16 urteko lagun batek, berriz, Bilbokoan egin du deklarazioa, eta haren aurkako atestatua Espainiako Auzitegi Nazionalera bidaltzeko asmoa agertu du Fiskaltzak. Desordenak eragitea egotzi diote. Gazteak, ordea, ukatu egin du leporatu diotena.

Beste atxilotuak atestatu desberdinean batean daude eta datozen egunetan deituko ditu epaileak. Desordenu publikoak eragiteaz akusatuta daude.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.