Durangon duela 70 urte hildakoei omen
Espainiako Gerran Durangon (Bizkaia) izandako bonbardaketatik 70 urte bete direla-eta, ekitaldia egin dute gaur han, orduan hildako 400 lagunei omen egiteko. Hildako denen izen-abizenak dauzkan plaka bat inauguratu dute. Omenaldian izan dira, besteak, Izaskun Bilbao Eusko Legebiltzarreko presidentea eta Juan Jose Ziarrusta Durangoko alkatea. Argazkian, dantzarik hilerrian, ekitaldiko une batean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu