Durangon egingo duten ekitaldia ikertzeko agindu du Auzitegi Nazionaleko fiskalak

2014ko urtarrilaren 2a
16:02
Entzun

Azken hilabeteetan libre geratu diren hainbat presok agerraldia egingo dute larunbatean Durangon, EPPK Euskal Preso Politikoen Kolektiboak joan den larunbatean argitaratutako adierazpenaren inguruko balorazioa egiteko.

Dignidad y Justicia elkarteak eskatu dio Auzitegi Nazionaleko fiskalari ekitaldia debekatzeko, eta ekitaldi horren xehetasunak ikertzeko eskatu die hark Espainiako Poliziari, Guardia Zibilari eta Ertzaintzari. Fiskalak uste du litekeena dela ekitaldian "terrorismoa goratzea".

12:30ean izango da agerraldia, Durangoko Plateruenan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.