politika

EA: "Ares eta Rubalcaba indar independentisten batasunaren beldur dira"

Larrazabal legebiltzarkideak uste du independentisten arteko elkarlan eta indar bilketa lortuko balitz, Herrizaingo sailburuaren eta Barne ministroaren "estrategia hankaz gora" geratuko litzatekeela. "Emaitza onak" iritsiko direla iragarri du EAko kideak.

2009ko abenduaren 29a
12:43
Entzun
"Ares eta Rubalcaba indar independentisten batasunaren beldur dira". Hala azaldu du gaur InfoZazpi irratian Kalegorrian saioan Jesus Mari Larrazabal EAko eusko legebiltzarkideak Jaurlaritzako Herrizaingo sailburuaz eta Espainiako Gobernuko Barne ministroaz.



Indar independentisten arteko elkarlan eta indar bilketa gertatuko balitz, horrek Ares eta Rubalcabaren "estrategia hankaz gora" jarriko lukeela iritzi dio Larrazabalek.

2009an euskal mugimendu subiranistak jazarpena jaso duela adierazi du EAko legebiltzarkideak, baina hilabeteotan aurrerapausoak eman direla ere esan du eta lan horrek "jarraipena eta emaitza onak" izango dituela.

EAk berak bilgune independentista sortzeko proposamena egina du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.