Politika

EA bakarrik aurkezteak ez du Jaurlaritza ahultzen, Azkarateren iduriko

Udal eta foru hauteskundeetara Araban, Bizkain eta Gipuzkoan EA bakarrik aurkezteak, EAJrekin koalizioarik osatu gabe, ez du Jaurlaritza ahultzen. Hala uste du behintzat Miren Azkarate Gasteizko Gobernuko bozeramaileak. Areago, Jaurlaritzaren jardunean ez duela eraginik izango adierazi du. Gainera, EAJk eta EAk bozen ondorengo akordioak egin ditzaketela nabarmendu du.

2006ko irailaren 5a
16:16
Entzun
EAren erabakiak ez duela Gobernu koalizioan zertan eragin uste du Azkaratek. Izan ere, koalizio hitzarmen hori legegintzaldi osorako dagoela eginda eta adostutak programa batean oinarritzen dela azaldu du; halaber, EAJk eta EAk ez ezik, EBk ere parte hartzen duela Gobernu koalizio horretan. "Horrek horrela jarrai dezan da gure asmoa", adierazi du Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan.

Gainera, EAk hauteskundeetara bakarrik aurkeztea erabaki arren, bai alderdi horretako buruzagiek, bai EAJkoek, elkarrenganako leialtasunez jokatzen jarraitzeko asmoa dutela gogorarazi du. "Denok leialtasunez jokatzen badugu ez dauka zertan eragin [Gobernu hitzarmenean], eta, orain arte, entzun dieguna, bai EAJko buruzagiei, bai EAkoei, leialtasunaren aldeko diskurtsua izna da, eta jokabidea ere halakoa izan dute", agertu du.

Hauteskundeetara elkarrekin ez aurkeztu arrenbozen ondoren akordioak egin daitezkeela ohartarazi du, gainera, Azkaratek, eta alde horretatik ez dagoela "biderik itxita". "Bide bat izan daiteke hauteskundeetarako koalizio bat egitea, eta beste bide bat koalizioa hauteskundeen ondoren egitea. Ikustea indarrak nola elkar daitezkeen edo zein programa egiten den elkarrekin gobernatzeko".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.