El Mundo egunkariak kaleratutako informazioak hauts asko arrotu du. ERC eta EAk azalpenak eskatuko dizkiote Espainiako Gobernuari. Ustezko grabaketa horiek justiziaren baimenarekin egin ote ziren edo ez jakin nahi dute bi taldeok. Hala izan ez bazen, epaitegietara joko dutela iragarri dute. Gainera, CNIren helburuak aldatzeko eskatuko diote Espainiako Gobernuari.
Batasunak uste duenez, berriz, martxoaren 11n benetan gertatu zena ezkutatzeko asmo hutsa du informazio hori kaleratzeak. Gainera, orduan Batasunak bakarrik esan zuela “egia osoa” azpimarratu dute, eta CNIk eta El Mundo egunkariak informazio hori manipulatzen jardun dutela.
Notizia entzuketak direla azpimarratu du Batasunak, eta entzuketa horiek argi uzten dutela “(demokrazia) praktikatzen dutenen, eta praktikatzeko agintzen dutenen traza demokratikoa”.
“Gere herria bakean eta askatasunean eraikitzen bakean utz diezaguleta eskatzen dugu”.
Elorrietak uste du CNIk hainbat kargudun zelatatzen dituela
ELAko idazkari orokor Jose Elorrietaren iritzian, Arnaldo Otegi eta Carod Rovira ez dira CNI Espainiako Inteligentzia Zerbitzuek zelatatzen dituzten bakarrak. Izan ere, 'El Mundo' egunkariak bi politikari horien bileren berri ematen du gaur, CNIren informazioa erreferentzi hartuta. Radio Euskadiri eskainitako elkarrizketan, bera ere espiatzen dutela esan du Elorrietak, bere ustez hori da "sistema demokratikoa deiturikoaren perbetsioateko bat".
Espainiako El Mundo egunkariak kaleratu duen informazioari erreferentzia eginez, CNIk bere ere espiatzen duela esan du Elorrietak. "Horixe da hain zuzen ere sistema demokratikoa deiturikoaren perbetsioateko bat: normaltzat jotzen dela informazio zerbitzuek eta beste zeinbaitek gisa horretako informazioa horrela erabiltzea". El Mundo-k Arnaldo Otegi eta Josep Lluis Carod Roviraren elkarrizketen berri ematen du. Elorrieta konbentzituta agertu da, bera ez ezik beste zenbait pertsona ere espiatzen dituztela, eta honela deskribitu du egoera: "Ohitu egiten zara. Zure lana egin behar duzu, eta hori zure baitan gorde. Gero, batzuetan txantajea egiten dizute".
Espioitza
EA eta ERCk CNIren entzuketa txostenaren azalpenak eskatu dituzte
EAk eta ERC Espainiako Gobernuburu orde Maria Teresa Fernandez De la Vegaren agerraldia eskatu dute Espainiako Kongresuko Konstituzio Batzordean. CNI Espainiako Inteligentzia Zerbitzuek egindako entzuketen inguruan Espainiako Gobernuak duen iritzia jakin nahi dute bi taldeek. Izan ere, 'El Mundo' egunkariak Arnaldo Otegi eta Josep Lluis Carod Roviraren arteko bileren eta EA inplikaturiko beste bilera batzuen berri ematen du gaur, CNIk egindako telefono entzuketa batzuen ondorioz jakin duela esanda.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu