EA: «Helburua euskal estatu bateratua da»

2015eko apirilaren 3a
00:00
Entzun
Aberri Egunaren harira egin du manifestua EAk. Urte hau «demokrazian sakontzeko» urtea dela esan dute. Horregatik, herritarrek euren antolaketa politiko eta juridikoaren inguruan erabaki behar dutela aldarrikatu du alderdiak. Hala ere, euren helburua «euskal estatu bateratua» lortzea dela gogorarazi dute.

Euskal Herria, gainera, Europako salbuespen gisa ikusten du EAk, «erabakitze eskubidearen aldeko aldarrikapenari oraindik orain erantzun bakarra ematen zaiolako: ezetz». Horregatik, euskal estatua eratzeko proiektua zilegi dela adierazi dute. «Are gehiago, burujabetzaren bidean aurrera egiteko abertzaleoi geratzen zaigun bide bakarra da».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.