EA: «Udalbiltza ezinbesteko tresna da herri eraikuntzan»

2012ko uztailaren 1a
00:00
Entzun
Udalbiltzaren berrantolaketa txalotu egin du Eusko Alkartasunak. Ikerne Badiola alderdiko Komunikazio idazkariak ohar batean adierazi duenez, «herri eraikuntzan ezinbesteko tresna da Udalbiltza». Horrez gain, Badiolak esan du EArentzat baikorra dela duela hamahiru urte Udalbiltzaren sorreran zehaztutako helburuak lortzeko elkarlana posible dela ikustea. Haren ustetan, garrantzi handia dauka udal ordezkariek, alkateek eta zinegotziek Euskal Herriaren nazio eskubideen alde egin dezaketen lana: «Alkateek eta zinegotziek zeresan handia dute nazio eraikuntzan,erritarrekin elkar hartuta aridirelako lan egiten egunero herri eraikuntzaren alde».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.