M-27. Hauteskundeen ondorena. Nafarroa

EAE-ANVk Iruñeko Udalean UPNren alternatibaren alde bozkatuko du

"Sudurra estalita bada ere" aldaketaren alde bozkatuko du ekainaren 16an, eta hurrengo egunean "negoziazio politikoan" sartu nahiko luke.

2007ko maiatzaren 31
17:40
Entzun
EAE-ANVk gaur iragarri du Iruñeko Udalean UPNren alternatibaren alde bozkatuko duela, aurrez akordiorik lortu gabe eta "sudurra estalita bada ere". Ekainaren 16an izango da kargu-hartze ekitaldia.



Marine Pueyo EAE-ANVren alkategaiak esan du Udala eratu eta hurrengo egunean "negoziazio politikoan" sartu nahiko luketela, "ezkerrera biratzeko udal kudeaketa" eta "konponbide demokratikoaren prozesuaren aldeko apustua egiteko".

UPNk 13 zinegotzi lortu zituean igandean, Nafarroa Baik 8, PSNk 4 eta EAE-ANVk 2. "Nafarroa Bairi eta PSNri hauteskunde kanpainan agindutakoa betetzea dagokie orain", adierazi du Pueyok.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.