Eusko Abertzale Ekintza-Accion Nacionalista Vascak (EAE-ANV) Hego Euskal Herriko maiatzeko udal eta foru hauteskundeetan aurkezteko legezko ordezkariak izendatu ditu. Atzo bukatu zen hori egiteko epea. Orain, hilaren 18tik 23ra bitartean, alderdiek euren hautagai zerrendak aurkeztu beharko dituzte.
1930ean sortu zen EAE-ANV, EAJtik bereiztean. 1977tik Espainiako Barne Ministerioko alderdi politikoen erregistroan dago. Herri Batasuna koalizioan parte hartu izan du.
Lehengo igandean, Aberri Egun bateratuan izan zen Irunen (Gipuzkoa) eta Hendaian (Lapurdi). Atzo, berriz, bere poza adierazi zuen Frantziako Legebiltzarreko hauteskundeetarako ABk, Batasunak eta EAk bat egin dutelako Euskal Herria Bai koalizioan.
Hauteskundeak
EAE-ANVk legezko ordezkariak izendatu ditu Hautes Batzordeetan
Hilaren 18tik 23ra bitartean, alderdiek euren hautagai zerrendak aurkeztu beharko dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu