M-27. Hauteskundeen ondorena. Gipuzkoa

EAE-ANVri Alkatetzak hartzeko oztoporik ez dio jarriko PSE-EEk

Dena den, ETAK atentaturik egin edo kale erasoak gogortuz gero beste alderdiekin EAE-ANVren kontrako neurriak bultzatuko dituztela ohartarazi di Miguel Buen Gipuzkoako ahaldun nagusi izateko hautagai sozialistak. Posible ikusten du PSE-EEk eta EAk Gipuzkoan "gobernu egonkorra" osatzea.

2007ko maiatzaren 31
17:18
Entzun
EAE-ANVk aurkeztu ahal izan duen eta irabazi duen herrietan Alkatetza hartzerik ez du eragotziko PSE-EEk. Hala esan du Miguel Buen Gipuzkoako zerrendaburuak Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan. Hala ere, baldintza zehatza jarri dio erabaki horri: ETAk atentaturik ez egitea eta kale erasoak ez areagotzea, edo, halakorik gertatuko balitz EAE-ANVk ekintza horiek gaitzestea. Gaitzetsiko ez balitu beste alderdiekin batera ANV udal gobernuetatik baztertzeko neurriak bultzatuko lituzketela nabarmendu du Buenek.

Era berean, Gipuzkoako Diputazioko gobernua PSE-EEren eta EAren artean osatzearen alde egin du berriro Miguel Buen zerrendaburu sozialistak. Bi alderdi horien artean ez lukete gehiengo osorik izango -Batzar Nagusietako 51 aulkietatik 23 izango lituzkete: 16 PSE-EEk eta 7 EAk-, baina Buenen iduriko nahikoa lirateke "gobernu egonkorra" eratzeko.

Egonkortasun hori bermatzeko, beste alderdi batzuekin "legegintzaldiko akordioak" egitea proposatu du , batik bat, PSE-EEk funtsezkotzat dituen azpiegitura handien inguruan. "EAren eta gure aulkiak nahikoa lirateke gobernatzeko. Horrez gain, legegintzaldiko akordioak egin beharko genituzke niretzako erabateko garrantzia duten eta ezinbestekoak diren gauzak aurrera ateratzeko. Azpiegitura handi guztiez ari naiz: Pasaiako kanpoko portua, AHT, intermodalak, Hondarribiko aireportua handitzea...", esan du Radio Euskadin egin ditoen elkarrizketan.

EAJrekin itunetara iristea ezin dela baztertu esan du Buenek, baina zaila ikusten duela zehaztu du, Markel Olano hautagai jeltzaleak kanpainan "diskurtsu subiranistegia" erabili duelako.

EArekin posible da gobernu akordioa egitea. Ez lukete geheingo osorik izango, baina nahikoa litzateke egonkortasuna lortzeko, Gipuzkoaren proiektu handien aldeko apustua egiten duten beste alderdiekin legegintzaldiko hitzarmenak eginda.

"Nahikoa lirateke gobernatzeko. Legegintzaldiko akordioak beharko genituzke niretzako kapitalak eta ezinbestekoak diren gauzak aurrera ateratzeko. Azpiegitura handi guztiez ari naiz: Pasaiako kanpoko portua, AHT, intermodalak, Hondarribiko aireportuaren handitzea..."

Ez du baztertzen EAJrekin akordiotara iristea, baina zail ikusten du Markel Olanok oso diskurtso subiranista izan duelako kanpainan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.