Politika

EAE-ANVri buruzko txostenak eskatuko ditu Espainiako Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak

Durangoko atentatua gaitzetsi ez izanaren eta zinegotziek egiten duten lanaren inguruko informazioa eskatuko die Espainiako Poliziari eta Guardia Zibilari, legez kanpo utzi edo ez erabakitzeko.

2007ko abuztuaren 27a
17:05
Entzun
Espainiako Poliziari eta Guardia Zibilari EAE-ANVri buruzko txostenak eskatuko dizkiola jakinarazi dui Espainiako Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak, alderdi hori Batasunaren ordezko den ikusteko, eta hala balitz legez kanpo uzteko.

Zehazki, ETAren Durangoko atentatua gaitzetsi ez izanaren eta zinegotziek egiten duten lanaren inguruko informazioa eskatuko die Fiskaltzak poliziei. Iturri horien arabera, atentatua ez gaitzesteaz gain, EAE-ANVk "ETAren terrorismoa" justifikatu eta babesten duen beste zantzurik ba ote den jakin nahi dute, eta, horren arabera, Batasunaren ordezko den erabaki.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.