ESPAINIAKO GORTEETARAKO BOZEN ONDORENA

EAE eta Nafarroako Ahal Dugu-k berezko taldea eskatuko dute Espainiako Kongresuan

Nagua Albak adierazi du bien eskari asko "partekatuak" direla.

Nagua Alba. ANDONI CANELLADA / ARGAZKI PRESS
2016ko uztailaren 18a
14:36
Entzun

Nagua Alba Araba, Bizkai eta Gipuzkoako Ahal Dugu-ko idazkariak Radio Euskadin jakinarazi du aparteko talde parlamentarioa eskatzeko asmoa dutela Araba, Bizkai, Gipuzkoa eta Nafarroako Podemoseko hautetsiek.

Albak azaldu du "jendetzak konfiantza" eman diola Podemosi Hego Euskal Herrian, eta horri erantzuten diola asmoak: "Konfiantza horren pareko ordezkaritza bat nahi dugu, eta, gainera, uste dugu horrek bozgorailu handiago bat emango ligukeela Euskadiri buruzko gaiak mahai gaineratzeko".

Bihar abiatuko da legealdia Espainiako Kongresuan, eta mahaiaren osaketa da eztabaidagai egunotan. Albak aitortu du berezko taldea osatzea "zaildu" egingo litzatekeela PPk eta Ciudadanosek gehiengoa izanez gero.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.