Euskal Autonomia Erkidegoko 2014rako aurrekontu proiektuari osoko zuzenketa aurkeztearekin batera, adierazpenak egin ditu Laura Mintegi EH Bilduko bozeramaileak. Argudiatu du aurrekontu proiektuak errepikatu egiten dituela krisialdi ekonomikoa eragin duten formulak eta ez diela "erantzunik" ematen gizartearen beharrei, eta horregatik aurkeztu dutela osoko zuzenketa.
Mintegiren esanetan, 2014rako aurrekontu proiektuak ez ditu 2013rako aurrekontu proiektuaren "irizpideak" aldatzen. Jaurlaritzak erretiratu egin zuen 2013rako proiektua, hura aurrera ateratzeko gainerako taldeen babesik ez zuela-eta.
Koalizioak asteartean iragarri zuen ez duela Jaurlaritzaren aurrekontu proposamena babestuko, "murrizketetan sakondu" egiten dutelakoan.