Justizia Administrazioaren greba
EAEko Auzitegi Nagusiak bertan behera utzi du Jaurlaritzak gutxiengo zerbitzuak gehitzeko emandako agindua
Greban dauden EAEko Justizia administrazioko langileei, gutxiengo zerbitzuak gehitzeko agindua eman zien, astelehenean Eusko Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Gizarte Segurantzako sailetik. Sindikatuek helegitea jarri dute erabakiaren kontra, eta EAEko Auzitegi Nagusiak arrazoia eman die langileei.
Behin-behineko erabakia hartu du Auzitegiak, eta behin betiko erabakia hartzeko abenduaren 1ean bilduko da bi aldeekin. Bien bitartean, gutxiengo zerbitzuak astelehenera arte izandako berberak izango dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu