EAEko Auzitegi Nagusiak epaileen aurkako «eraso pertsonalak» salatu ditu

Azken egunotan Eusko Jaurlaritzak eta EAJko hainbat buruzagik EAEko Auzitegi Nagusiaren erabakiei kritika egin ondotik etorri da epaileen erantzuna.

Iñigo Urkullu lehendakaria eta Iñaki Subijana EAEko Auzitegi Nagusiko presidentea, artxiboko irudian. MIGUEL TOñA/ EFE
2021eko irailaren 17a
13:43
Entzun

EAEko Auzitegi Nagusiko gobernu aretoak ohar bat kaleratu berri du azken egunotan jasotako zenbait kritikari erantzuteko. Idatzian dioetenez, gizarte demokratikoetan epaitegiek eta auzitegiek «zilegitasun osoa» dute ordenamendu juridikoaren arabera pertsonek, elkarteek eta erakundeek egindako jurisdikzio babesaren eskaerak ebazteko. Horrela, babes judizialerako eskubidea gauzatzen dutela esan dute, eta gogoratu hori bera dela zuzenbide estatuaren oinarrietako bat. Bide horretan, EAEko Auzitegi Nagusiak dio ebazpenen gaineko kritikak «zilegiak» direla, baina horrek ez duela ahalbidetzen justizia ematen duten epaileen aurkako «eraso pertsonalak» eta «deslegitimizazioak» babestea. Oharra EAEko Auzitegi Nagusiko gobernu aretoak igorri du. Besteak beste, Iñaki Subijana, Luis Angel Garrido, Garbiñe Biurrun eta Reyes Goenaga epaileek osatzen dute areto hori.

Hain justu ere, aste honetan sortutako polemikaren harira atera du oharra EAEko Auzitegi Nagusiak. Izan ere, auzitegi horrek erabaki zuen %60ra handituko zela futbol zelaietako gehienezko edukiera, eta, hala, bizkarra eman zien Jaurlaritzaren asmoei; horiek %30ean nahi zuten muga mantendu. Erabakiaren aurka gogor mintzatu dira asteon Eusko Jaurlaritza eta EAJko hainbat buruzagi.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.