Politika

EAEko Auzitegi Nagusiak Ibarretxe, Batasuna eta PSEren kontrako auziarekin segitu egingo du

Atzera bota ditu auzipetuen abokatuek aurkeztutako helegiteak.

2007ko urriaren 23a
14:32
Entzun
Juan Jose Ibarretxe Eusko Jaurlaritzaren lehendakariaren, Arnaldo Otegi, Rufi Etxeberria, Juan Joxe Petrikorena, Pernando Barrena eta Olatz Dañobeitia Batasuneko kideen, eta Patxi Lopez eta Rodolfo Ares PSE-EEren kideen kontrako auziak aurrera segituko du EAEko Auzitegi Nagusian, ez dituelako auzipetuen abokatuen helegiteak ontzat jo; atzera bota ditu. Roberto Saiz instrukzio epailea legezko bidea segitzen ari dela dio Auzitegi Nagusiak.

Boto partikular bat egon da haren erabakian, Nekane Bolado epaileak emandakoa.

Ibarretxe eta Batasunekoak 2006an jendaurrean biltzeagatik auzipetu dituzte, eta PSE-EEkoak, Batasunekoak barne, iaz gauza bera egiteagatik, betiere Batasuna legez kanpoko erakundea delako.

Auzipetu haien artetik, Otegi, Etxeberria, Petrikorena eta Dañobeitia kartzelan daude gaur egun, beste auzi batzuengatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.