Ermuko Foroak jarri zuen kereila Ibarretxeren, Otegiren, Barrenaren eta Petrikorenaren aurka, joan den apirilaren 19an bilera egin zutelako. Ibarretxek ETAren su-etenaren harira alderdiekin egin zuen bileren txandan egokitu zen Batasunarekin biltzea.
Otegiri, Barrenari eta Petrikorenari haien aurka zeuden badaezpadako neurriak ustez hausteagatik eta desobeditzeagatik onartu zuten tramiterako kereila. Ibarretxeri, berriz, ustezko lege hauste horiek egiteko «beharrezko kolaboratzaile» izan zen zantzuak badaudela uste zutelako.
EAEko Auzitegi Nagusiak gaur jakinarazi duenez desobedientzia delitua egon daitekeelako zabaldu du instrukzio fasea. Aldiz, ez du ustez Otegik, Barrena, eta Petrikorenak haien aurka zeuden badaezpadako neurriak hautsi zituztela esateko zantzuak daudenik.
Ermuko Foroak prebarikazio delitua ere aipatu zuen kereilan. EAEko Auzitegi Nagusiak ez du uste horrelakorik izan zenik.
Politika
EAEko Auzitegi Nagusiak instrukzio fasea zabaldu du Ibarretxe eta Batasunaren arteko bilera dela-eta
Ustezko desobedientzia delitua egon ote den argitzeko EAEko Auzitegi Nagusiak instrukzioa fasea zabaltzea erabaki du Juan Jose Ibarretxe lehendakariak, Batasuneko Arnaldo Otegi, Pernando Barrena eta Juan Joxe Petrikorenarekin egindako bilera dela-eta. EAEko lehendakaria eta Batasuneko kideak apirilaren 19an bildu ziren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu