Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiuko idazkari nagusi Xabier Mendigurenek eta Ildo Politiko-Instituzionalaren arduradun Iñaki Lasak eman dute legegintzaldia aztertuz osatu duten txostenaren berri.
Azterketa egiteko, Kontseiluak 2004an hamaika indar politiko eta sindikalekin hitzartutako akordio soziopolitikoa hartu dute abiaburu. Erkaktea hori eginda ondorioztatu dute Kontseiluak akordioan adostutakoarekin alderatuta aginteak lau urte hauetan ez du ela aurrerapen inportanterik eman.
Lasak salatu du hizkuntz normalizazioan egin beharreko urratsak ez betetzeko 'gehiengoaren nahia' eta 'errelitate soziolinguistikoaren' gisako esamoldeak erabili dituztela Legebiltzarrak eta Jaurlaritzak. "Legegintzaldian sortutako legeak, dekretuak eta planak ‘lagundu’, ‘bultzatu’, ‘sustatu’ eta ‘garatu’ bezalako aditz ebaluagaitzez beterik daude eta guztiz desorekaturik ageri zaizkigu helburuak eta bitartekoak", erantsi du.
Haa lere, Xabier Mendiguren idazkari nagusiak, txalotzekoak izan direnak ere aipatu nahi izan ditu. “Unibertsitate legea dugu horietako bat, sortze prozesua eredugarria izan delako. Eta honekin batera, Osakidetza euskalduntzeko plan bat egin izana, nahiz eta horietan ere zuzendu beharreko asko izan”, nabarmendu du. “Izan ere, normalizazioa lortzeko hizkuntza-politikaren erritmoa bizkortu behar dela adierazi nahi dugu, horrela ez baitugu aurrera egiterik”, zehaztu du Mendigurenek.
Hizkuntz normalizazioa
EAEko azken legegintzaldiak ez duela euskararentzat "aurrerapauso esanguratsurik" ekarri uste du Kontseiluak
Agintealdi amaitu berrian Eusko Legebiltzarrak eta Jaurlaritzak euskararen normalizazioaren arloan egindakoa aztertu du Kontseiluak, eta ondorioztatu du legegintzaldi horretan ez dela "aurrerapauso esanguratsurik" eman. Kontseiluaren iduriko, borondate agerpenetan geratu dira sarritan Legebiltzarra zein Jaurlaritza, eta "guztiz desorekatuta" ageri dira helburuak eta bitartekoak haien lege, arau eta planetan. Nolanahi ere, Unibertsitate Legea eta Osakidetza euskalduntzeko plan bat egitea "txalotzekoak" direla nabarmendu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu