Demografia

EAEko biztanleen %19,8k 64 urte baino gehiago dituzte

Duela 30 urte %9,2 ziren adin tarte horretakoak 

urtzi urkizu
2013ko apirilaren 30a
14:46
Entzun

Eustatek eman dituen datuen arabera, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako biztanleen %19,8k 65 urte edo gehiago zituzten 2011. urtean. Duela 30 urte %9,2koa zen adin tarte horretako ehunekoa. 85 urtetik gorakoen ehunekoa %0,5ekoa zen 1981ean, eta %2,8ra igo da 30 urteren ostean. 

Lau herritan 65 urtetik gorako biztanleak %30 baino gehiago dira: Lagran (%37,8), Aranako haranean (%36,9), Elantxoben (%31,8) eta Añanan (%30,8).

2011n, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako biztanleen %7,3 atzerritarrak ziren; Araban %9,9, Bizkaian %6,8 eta Gipuzkoan %6,7. Amerikakoak dira atzerritarren %43,3.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.