"Euskal herritarrek ez dute demokrazia deslegitimatzen, baina inkestatuen %65ak ez du begi onez ikusten egungo demokraziaren funtzionamendua". Euskobarometroak eskainitako datuen arabera, jendea ez dago batere konforme bizi den "klimarekin", eta "horrelako giro nahasia aspaldi ez dela bizi" diote askok, Italian bizi izandako garai gogorrak gogora ekarriz.
Euskal Herrian bizi den indarkeria egoerak sortzen duen "beldur sentsazioa arindu" egin dela dio Euskobarometroak, baina inkestatuen hamarretik bi Euskal Herritik joateko prest agertzen da, "batik bat, jende gazte eta formatua".
Espainiako Konstituzioarekiko inkestatuek "atxekipen eskasa" dutela jasotzen du txostenak, eta orain 25 urte bezala erreferenduma eginez gero, "ezezkoa" atera litzatekeela. Horrez gain, jendeak "ezkor" begiratzen dio Espainian bizi den egoera politikoari, eta Euskal Herriko gatazkari begira duten iritziarekin berdindu egin dela dio. Aznarren gobernua ere negatiboki baloratzen da, eta Espainiako PSOErekiko atxekimendua jaitsi egin dela ondorioztatu du Euskobarometroak.
Juan Jose Ibarretxe eta Juan Maria Atutxa dira, txostenaren arabera, jendeak onesten dituen politikariak. Ibarretxek aurkezturiko proposamenaren inguruan, berriz, "informazio eza" sumatzen dute inkestatuek. Halaber, proposamen hori legedia gainditu gabe burura eraman beharko litzatekeela diote.
Gatazka konponbidean jartze aldera, Espainiako Gobernuaren eta ETAren arteko negoziazioa da jendeak hobesten duen aukera, eta gehiengoa "ETAk armak uztearen alde" agertzen da. Inkestatuek Batasunaren eta ezker abertzalearen inguruko beste erakundeen ilegalizazioa salatzen dute, eta Egunkaria ixtea ez dute begi onez ikusten. Azkenik, ETAk eragindako biktimekin politikariek "erabilpen politikoa" egiten dutela nabarmentzen du Euskobarometroak.
Euskobarometroa
EAEko biztanleen %65ek ez du begi onez ikusten egungo demokraziaren funtzionamendua
Euskobarometroak inkestaturiko EAEko biztanleen %65a oso kritiko agertzen da egungo demokraziaren funtzionamenduarekin. Horixe izan da Euskobarometroak maiatzeko hauteskundeen bezperatan eginiko inkestetatik ateratako ondorio nagusienetakoa. Ibarretxe Planaren edukia jendeak ez duela behar bezala ezagutzen ere ondorioztatu da, besteen artean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu