Elkartzen plataformak kalkulatu du EAEko biztanleen herena "pobreziaren mugaren azpitik" bizi dela. Hilabetean 963 euro baino gutxiago kobratzen dituen laguna hartu dute pobretzat.
EAEko aberastasuna banatzea ahalbidetuko duten mekanismoak eskatu ditu elkarteak, "gizarte osoari bizitza duin bat eramateko gutxieneko diru sarrerak bermatzeko".