EAEko bozetan "proiektu independentistak" irabazteak Espainia "kezkatzen" du

Hala adierazi du Soraya Sáenz de Santamaria Espainiako Gobernuko presidenteordeak, 'El Mundo' egunkariak argitaratu duenez.

2012ko abuztuaren 22a
16:02
Entzun

Espainiako Gobernua "oso kezkatuta" dago Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan "proiektu indenpendentistak" irabazi dezakeelako. Hala adierazi du Soraya Sáenz de Santamaria Espainiako Gobernuko presidenteordeak, El Mundo egunkariak argitaratu duenez.

Urriaren 21ean independentistek bozak irabaziko balituzte, Espainiako arazo ekonomikoei ezegonkortasun politikoa gehituko litzaiekeela azaldu du Saenz de Santamariak, "EAErentzat onena proiektu egonkor bat da, konfiantza ekonomikoa irabazten lagunduko duelako" adierazi du Espainiako Gobernuko presidenteordeak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.