25 urte bete ditu errefuxiatuak artatzen dituen EAEko CEAR erakundeak. Espainian sortu zen erakundea, eta 1996an sortu zuen erakundearen Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako adarra dagoeneko erakundearekin lanean ari zen Javier Kalparsorok eta zuzenbideko ikasle talde batek.
Elkartea sortu zenetik, 90 herrialdetatik etorritako 40.000 pertsona artatu ditu gobernuz kanpoko erakundeak. Gainera, Bizkaian, Gipuzkoan eta Araban asiloa eskatutako 16.000 pertsonen herenak lagundu ditu prozesu horretan. Doako laguntza juridikoa emateaz gain, harrera eredu integral bat sustatu du erakundeak asiloa eskatzen zutenei harrera eginez, eta gizarte arlo eta partaidetzan lagunduz.
Asilo eskatzaileentzako bi zentro zabaldu ditu erakundeak, Oñatin eta Tolosan (Gipuzkoa). Ordura arte, asilo eskatzaile anitzek kalean bizi bertze alternatibarik ez zuten. Egun, 115 pertsonarentzako lekua dago bi zentro horietan. Gainera, erakundeak lortu du itsas portuetara iristen diren polizoiek ofiziozko abokatuen laguntza izatea.