Hezkuntza

EAEko curriculumak Euskal Herrikoa izan beharko luke, EHAKren ustez

PSE-EEri eta PPri "abertzalea" iruditzen zaie curriculumaren proposamena.

2007ko irailaren 26a
15:38
Entzun
Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluak laster onar dezake Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa mailako curriculuma, eta EHAK-k horrek Euskal Herrikoa izan beharko lukeela esan du. "Izan ere, Euskal Herriaz aipamenik badago ere, Espainiako Estatuaren barruan kokatzen du [EAE] erkidegoa, eta Euskadi Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak osatzen dutela esaten du", adierazi du Itziar Baztarrika EHAKren legebiltzarkideak.

EHAK-k berak eskatu zion Tontxu Campos Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza sailburuari curriculumaren proposamenaz azalpenak eman zitzala Eusko Legebiltzarrean, eta Campos gaur agertu da batzordera horretara. Hezkuntzako eragile gehienen babesa dutela azpimarratu du.

PSE-EEri eta PPri curriculumaren proposamena "abertzalea" dela iruditzen zaie. "Mapa politikoan zazpi lurraldez osatutako Euskal Herria sartu dute; ez dakit zer legaltasunaren babesean", esan du Isabel Celaa PSE-EEren parlamentarioak. Santiago Abascal PPren kideak, berriz, "zuzendu eta atzera egin" behar dela uste du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.