Mario Fernandez Eusko Jaurlaritzako lehendakariorde ohi eta Kutxabank-eko presidentea EAEko egungo erakunde egituraren alde agertu da, aldatzeak «autogobernua arrisku larrian» jarriko lukeelakoan. Izan ere, haren arabera, egitura aldatzeko Espainiako Konstituzioa bera aldatu behar da, eta, hori egiteko prozesuan, Espainiak murriztu egingo lituzke Estatuko autonomia erkidegoen eskumenak.
EAEko erakundeen zerbitzu bikoiztasuna aztertzeko Eusko Legebiltzarreko batzordean hitz egin du Fernandezek. «Krisi garai honetan erkidegoei eskumenak gutxitzeko giro politikoa dago Espainian», salatu du.
EAEko egungo erakunde sistemaren alde azaldu da Mario Fernandez
Kutxabank-eko presidenteak dio egitura instituzionala aldatzeak «autogobernua arrisku larrian» jarriko lukeela
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu