adolfo suarezen heriotza

EAEko fiskalak diligentziak ireki ditu Garitano eta Izagirreren kontra, dolua ez betetzeagatik

Adolfo Suarez Espainiako Gobernuko presidente izandakoaren heriotzaren harira, hiru eguneko dolua ezarri zuen Madrilek. Donostiako Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak ez zituzten banderak masta erdian zintzilikatu. Udalbiltzaren kontrako diligentziak ere zabaldu ditu.

Banderak Donostiako udaletxean. JUAN CARLOS RUIZ, ARP
2014ko apirilaren 1a
07:38
Entzun

Carlos Urkijo Espainiako Gobernuak EAE Euskal Autonomia Erkidegoan duen ordezkariak Juan Kalparsoro EAEko fiskal nagusiari jakinarazi zion Donostiak eta Gipuzkoak ez dutela "dolu ofiziala" bete. Hori hala, Kalparsorok diligentziak zabaldu ditu Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusiaren eta Juan Karlos Izagirre Donostiako alkatearen kontra.

Adolfo Suarez Espainaiko Gobernuko presidente izandakoaren heriotzagatik dolu ofiziala dekretatu zuen Espainiako Gobernuak. Dekretu horren arabera, martxoaren 24 eta 26 artean Espainiako eraikin publiko eta armadaren itsasontziek makila erdira jarri behar zuten Espainiako bandera.

Urkijok berak jakinarazi du fiskalaren erabakia. Halaber, azaldu du Kalparsorok diligentziak zabaldu dituela Udalbiltzaren kontra. Euskal herritartasuna jendaurrean adieraziko duen agiri ofizial bat ere sortu nahi du instituzio nazionalak, eta horren berri eman zion Urkijok Kalparsorori.

"Fiskalak zehaztu beharko du deliturik ba ote den bi kasuetan", azaldu du Urkijok.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.