POLITIKA

EAEko Fiskaltzak diligentziak ireki ditu Arraizen hitzak delitu ote diren ikertzeko

Sortuko presidenteak ezker abertzalearen ibilbideaz azaroaren 18an eginiko hausnarketan "terrorismoa goratu" ote zuen aztertzen ari da Juan Kalparsoro.

Arraiz, Josu Muguruzaren omenaldian. LUIS JAUREGIALTZO, ARP
2013ko azaroaren 23a
11:06
Entzun

Euskal Autonomia Erkidegoko fiskal nagusi Juan Kalparsorok diligentziak ireki ditu, Hasier Arraiz Sortuko presidenteak ezker abertzalearen ibilbideaz azaroaren 18an esandakoak "terrorismoa goratzea" ote den aztertzeko.

"Orain dela 35 urte Ezker Abertzaleak hautu bat egin zuen, bete-betean asmatu zuena gaurtik begiratuta; ez genuen parte hartu izaera demokratikorik ez zeukan joko batean, eta denbora horretan zehar buru belarri aritu gara ustezko joko demokratiko horren kontraesanak agerian uzten", esan zuen Arraizek.

Covite elkarteak iragan asteazkenean salaketa aurkeztu zuen EAEko Fiskaltzan, iritzita Arraizek ETAren indarkeria "justifikatu" zuela. Hori, Espainiako Zigor Kodearen arabera, delitua dela gaineratu zuen Covitek. Elkartearen ustez, Arraizek ETAren "helburuak, jarduerak eta jarduteko erak goraipatu" zituen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.