EAEKo hauteskundeak

EAEko hauteskunde batzordeak ez du onartu Batasunaren lege ordezkaritza

Datorren apirilaren 17an egingo diren EAEko hauteskundeetan parte hartzeko izena eman du Batasunak EAEko hauteskunde batzordearen erregistroan. Hauteskundeetarako zerrendak aurkeztu aurretik egin beharreko tramite administratiboa burutu dute, beraz. Atzo bertan, ordea, EAEko hauteskunde batzordeak jakinarazi zuen ez duela Batasunaren ordezkaritza onartu, Batasuna ez dela alderdien erregistroan ageri argudiatuta.

2005eko martxoaren 2a
22:48
Entzun
Aurreratu zuten bezala, Batasuna izenarekin erregistratu da Batasuna. Rakel Peñak esan duenez, "hauteskundeak eta legebiltzarra demokratikoak izateko indar politiko guztien presentziak ziurtatuta egon behar du". Batasunak hauteskundeetan aurkezteko eskubidea duela azpimarratu du, eta horregatik, aurkeztu egingo direla. "Hauteskunde hauek test demokratikoa" izango dira Peñaren iritzian. Handik ordu gutxira, baina, EAEko hauteskunde batzordeak atzera bota du Batasunaren ordezkaritza.

Espainiako Fiskal Nagusi Candido Conde Punpidok laster eman du erantzuna, eta esan du, "batasuna legez kanpo dagoenez", ziur dagoela EAEko hauteskunde mahaiak ez diola aurkezten utziko. Gaineratu duenez, Espainiako Fiskaltza "erabat adi" dago, eta EAEko hauteskunde batzordeak hautagaitza onartuko balu, erabakiaren kontra egingo dutela aurreratu du. Gainera, "modu isilagoan aurkeztu daitezkeen beste edozein hautagaitzaren" kontra egitekoere "prest" daudela esan du.

Orain, izena erregistratuta, beste talde guztiek bezala, martxoaren 14a arteko epea dute EAEko hauteskundeetarako hautagaien zerrendak aurkezteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.