Politika
EAEko hauteskundeetan EAJrekin batera aurkeztearen alde dago Galdos EAko buruzagia
EAko Gipuzkoako presidente Iñaki Galdos Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan EAJrekin batera aurkeztearen alde agertu da gaur goizean ETBn egin dioten elkarrizketa batean. Galdosen iduriko, koalizio horrek oso emaitza onak eman ditu, eta, gainera, EAren boto emaileek horixe eskatzen dute.
Azkenaldian EAko zenbait buruzagik bestelakorik esan badute ere, Iñaki Galdos EAko Gipuzkoako presidentea Eusko Legebiltzarrerako hurrengo hauteskundeetara EAJrekin batera aurkeztearen alde agertu da. Galdosen iduriko, aipatutako bi alderdien koalizioak oso emaitza onak izan ditu, eta, halaber, horixe da EAren boto emaileek eskatzen dutena. "Euskal Herria une historiko batean dago. Ziklo berri baten atarian gaude, eta abertzaletasunak sendo iritsi behar du ziklo horretara. Estatutu berriaren aldeko apostua handia da , eta ziklo berri batena kokatzen gaitu. Hori dela eta, euskal abertzaletasun demokratiko historikoak gidatutako ardatz estrategikoa eratu behar da", adierazi du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu