azpiegiturak

EAEko herritarren %66 ez daude informatuta AHTari buruz

Jaurlaritzaren inkestan parte hartutako %55ek abiadura handiko trenaren aldeko jarrera erakutsi dute.

2012ko maiatzaren 9a
16:29
Entzun

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) biztanleen erdia pasatxo abiadura handiko trenaren (AHT) egitasmoaren alde dagoen arren, %66k aitortu dute ez daudela oso edo batere informatuta, Eusko Jaurlaritzaren inkesta batek dioenez. %31k adierazi dute AHTari buruz oso edo nahikoa informatuta daudela, baina %48k esan dute ez daudela oso informatuak eta %18k diote ez daudela batere informatuta.

Inkestan parte hartutako %55ek AHTaren aldeko jarrera erakutsi dute, %27k esan dute ez direla ez aldekoak eta ez kontrakoak, %10ek egitasmoaren kontrako iritzia azaldu dute, eta %8k ez dakite edo ez dute erantzun.

%70 pasak iritzi diote abiadura handiko trenak EAEko ekonomiarentzat eta hiru hiriburuetako bizi kalitatearentzat ondorio positiboak izango dituela. Ingurumenari dagokionez, %41k uste dute ondorioak "gehienbat negatiboak" izango direla eta %24k esan dute ondorioak "gehienbat positiboak" izango direla.

Jaurlaritzak 2016rako aurreikusten du AHTa Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan egotea.

Inkestan mila lagunek hartu dute parte, guztiek ere telefono bidez.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.