EAEko legea otsailetik aurrera onartuko du Eusko Legebiltzarrak

2010eko abenduaren 22a
00:00
Entzun
EAEko Tabakoaren Aurkako Legea ez da Eusko Jaurlaritzak nahi zuen bezain azkar onartuko. Espainiako legea indarrean sartzen zen egun berean ezartzeko asmoa zuen arren, 2011ko otsailera arte itxaron beharko du gutxienez.

EAEko legeari buruzko lan taldea urtarrilean bilduko da, Eusko Legebiltzarreko Mahaiak eta bozeramaileen batzordeak atzo halaxe onartuta. Mikel Unzalu Lan eta Gizarte Gaietako Batzordeko presidentearen arabera, ordea, oraindik ere aukera dago urtea bukatu aurretik legearen irizpena prest izateko. Hori lortzeko lan taldeak datorren astean bertan egin beharko lituzke eztabaidak.

Legea onartu ez arren, irizpena onartzen bada bertan oinarrizko mugak eta beharrak zehaztuko direla uste du Unzaluk, eta erabakiak hartu behar dituzten sektoreei lagungarria gertatuko zaiela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.