Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak apirilaren 17an egitea erabaki zuen Jaurlaritzako lehendakari Juan Jose Ibarretxek. Beraz, datorren astean Legebiltzarra desegin aurretik, gaur egingo dute legegintzaldi honetako azken osoko bilkura. Bilkurak luze joko duela aurreikusten da, izan ere, gai zerrendan 15 puntu dituzte, eta lau lege proiektu bozkatuko dituzte: Berdintasunaren Legea, Lurzoruaren Legea, Haurrak babesteko lege proiektua.
Lurzoruaren Legearen bozketa egin dute, eta berdinketa izan da. Hirukoak eta UAk nahiz oposizioak 37na botu izan dituztenez, beste bilkura bat egin beharko da datorren astean berdinketa desegiteko; saio hori, ziur aski, astelehenean izango da. Datorren astean ere berdinketari eutsiz gero, lege egitasmoa bertan behara geratuko litzateke.
Eusko Legebiltzarrak datorren astean desegingo du Jaurlaritzako lehendakari Juan Jose Ibarretxek, eta apirilaren 17an legebiltzar berria osatzeko hauteskundeak egingo dira.
Lurzoruaren legea
EAEko Lurzoruaren Legeak ez du gehiengorik lortu
Euskal Autonomia Erkidegoko Lurzoruaren legeak ez du gehiengorik lortu onartu ahal izateko. Hirukoak eta UAk alde bozkatu dute, eta PPk, PSE-EEk eta SAk kontra: 37 aldeko boz, eta beste horrenbeste kontrako. Beraz, beste bilkura bat egin beharko da datorren astean berdinketa desegiteko; saio hori, ziur aski, astelehenean izango da. Datorren astean ere berdinketari eutsiz gero, lege egitasmoa bertan behara geratuko litzateke.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu