EAEko PP, Barcenasen agiriek zipriztinduta

jon olano
2013ko abuztuaren 1a
07:45
Entzun

Luis Barcenas PPko diruzain ohiak Pablo Ruz Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileari uztailaren 15ean emandako agiriek jomugan jarri zituen, besteak beste, 1999 eta 2005 bitarteko Euskal Autonomia Erkidegoko PPko buruzagiak.

Barcenasek epaileari esan zion PPren Bilboko egoitza legez kanpoko diruarekin ordaindu zela 1999tik 2005era bitartean. Segituan atera zen Iñaki Oiarzabal EAEko PPko idazkari nagusia alderdiaren izena garbitzera: "Euskal PPk ez du Barcenasen dirurik jaso". Hori esan bazuen ere, Espainiako PPtik dirua jaso izan dutela ere onartu zuen, hauteskunde kanpainetarako eta alderdi barruko funtzionamendurako. 1989tik hona jasotzen dute dirua alderditik. Diru hori egoitzak ordaintzeko ez dela "inoiz" erabili nabarmendu zuen idazkari nagusiak.

Carlos Iturgaitz eta Maria San Gil izan ziren 1999tik 2005era bitartean alderdiko EAEko presidenteak. Uztailaren 22an mintzatu zen Iturgaitz: "Esku bat ez, biak jarriko nituzke sutan EAEko PPko zuzendaritzakoen alde, Jaime Mayor Orejarengandik hasita, eta Maria San Gilenganaino, garai hartan zuzendaritzakide izan nituen guztien alde".

Arantza Quiroga EAEko PPko egungo presidenteak ere hizpide izan du gaia; uztailaren 20an, adierazi zuen ez duela onartuko alderdiaren “ohorea zikintzerik”. “Ezeren ordainetan idealen alde borrokatu diren gizon eta emakume askoren ibilbidea dago jokoan. Batzuk, gainera, lurpean daude”, gaineratu zuen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.