politika

EAEko PPk Madrilen "babes osoa" du, Saenz de Santamariaren arabera

Azkenaldian PP alderdian izaten ari diren liskarrez jardun dira Espainiako Gobernuko presidenteordea eta Arantza Quiroga EAEko PPren presidentea.

2014ko urtarrilaren 30a
13:48
Entzun

PPren barrutik eta kanpotik alderdiaren izaera aldatu dutela leporatu dietenei erantzutera etorri da Soraya Saenz de Santamaria Bilbora. Quirogak "ideia berak eta proiektu bera defendatzen jarraitzen" duela nabarmendu du Espainiako Gobernuko presidenteordeak, "askatasunaren eta demokraziaren defentsa egiten".

Maria San Gil EAEko PPren presidente ohiak egindako kritikak, Alejo Vidal-Quadras alderditik joateak eta Jaime Mayor Oreja Europako hauteskundeetarako zerrendaburu izateari uko egiteak sortutako zalapartari emaniko erantzuna izan dira hitzok. Arantza Quirogak argi dauka: "Batzuk joan eta beste batzuk etorri egiten dira, eta ez da ezer gertatzen".

Santamariak esan duenez, ETAren kontrako borrokan “ekarpen eredugarria” egiten ari da Quirogak gidatzen duen taldea, eta oro har PPk egin duen lanari esker “irtenbide bakarra geratzen zaio ETAri: baldintzarik gab, ezer jaso gabe desegitea”.

Quriogak "demokraten batasuna" eskatu du, eta "lehentasuna ematea Euskadin gertatu denaren inguruko egia kontatzeari, pasarte ilun horri amaiera emateko".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.