Espainiako kartzeletako egoera txarra dela behin baino gehiagotan salatu izan da, baina kexa bera izan du gaur Joseba Azkarraga Justizia sailburuak, "egungo legediak ez baitu biderik ematen presoak behar bezala bergizarteratuak izan daitezen". Emakumezko presoen egoera are larriagoa da gainera haurrak dituzten kasuan eta nagusiki, haurrekin egon nahi badute etxetik oso urrun egotera behartuak daudelako. 4.600 emakumezko daude preso egun Espainiako kartzeletan, eta horietatik 78 Euskal Autonomi Erkidegoko kartzeletan.
Presoen egoera txarra dela ondorioztatu dute gaur Cesar Manzanos soziologoak eta Juana Balmaseda abokatuak egindako 'Emakumezkoen egoera EAEko espetxeetan' liburuko datuak ikertu ondoren. Presoa emakumezkoa bada egoera are larriagoa dela azpimarratu du Justizia sailburuak, izan ere, "pilatuago, formazio kultural baxuagoa eta bazterketa arazo gehiago dituzte emakumezkoek".
Eskumenak eskatu ditu Azkarragak
EAEn preso dauden emakumezkoen laurden bat atzerritarra da eta beste laurden bat ijitoa. Gainera, bakarrik, pobre eta etxetik urrunduak daude gehienak. Gabezien artean berriz, haurrak dituzten emakumezkoak egoera duinean bizitzeko aukera eza eta osasun arloko gabezia dutela salatu du. Presoen %90ak gaixotasun larriren bat du, eta esaterako, egoerak ez du hobera egingo PPren Gobernuak egindako zigor kodearen arautze berriarekin, egoera gehiago larrituko dela esan baitu Joseba Azkarraga Justizia sailburuak. "Behin behineko presoaldiak ugaritzen badira, preso pilaketa handiagoa izango da", esan du Azkarragak.
Bestalde, espetxe kontuetako eskuduntzak eskuratzeko oztopoak salatu ditu Justizia sailburuak. "Batetik, muga handia dugu espetxe arloan lan egiteko, Espainiako Gobernuak ez baitu eskuduntza hori eskuz aldatzen, eta bigarrenik, PPren Gobernuak bultzatu duen Zigor Kodearen aldaketak bergizarteratzeari uko egiten dio, kasu askotan".
Espetxeak
EAEko presoen %6a emakumezkoak dira eta gizonezkoak baino baldintza okerragoetan bizi dira
Joseba Azkarraga Eusko Jaurlaritzako Justizia sailburuak aurkeztu duen txosten batek jasotzen duenez, Euskal Autonomi Erkidegoan dauden presoen %6a emakumezkoa da eta espetxean dituzten bizi baldintzak gizonezkoenak baina okerragoak dira. "Pilatuago bizi dira, formazio kultural baxuagoa due eta bazterketa arazo gehiago dituzte emakumezkoek", Azkarragak adierazi duenez. 4.600 emakumezko daude preso egun Espainiako kartzeletan, eta horietatik 78 Euskal Autonomi Erkidegoko kartzeletan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu