udalak

EAEko Udal Legearen proiektuaren funtsaz akordiorako oinarria lortu dute

Jaurlaritzak aurkeztu die proposamena hiru aldundiei eta Eudeli.

Euskadiko Udalen Kontseiluaren bilera, Gasteizen. JUANAN RUIZ / ARGAZKI PRESS
2014ko ekainaren 27a
18:30
Entzun

Ibone Bengoetxea Eudel EAEko udalen elkarteko lehendakariak jakinarazi du erkidegoko instituzioek Udal Legearen proiektuaren oinarriari buruzko akordiorako oinarria lortu dutela. Jaurlaritzak aurkeztu du proposamena, Euskadiko Udalen Kontseiluaren bileran, Gasteizen, eta hiru aldundiek eta Eudelek aztertu dute.

Alegazioak aurkezteko epea zabalduko da orain. EH Bilduk esan du udal guztien iritzia aintzat hartu behar dela Udal Legea egiteko. "Aurreproiektuaren lanketarako ez da hori gertatu. Udalen ordezkaritza bat eta bakarra izan da, eredu bat eta bakarrari erantzuten diona, hain zuzen ere: Eudelen zuzendaritzan daudenena. Ez da borondaterik izan haratago dauden ehunka udalen iritzirik jasotzeko".

Halaber, EH Bilduk ohartarazi du Udal Legea ezin dela izan "Madrildik datorren lege murriztailearen egokitzapen huts bat". Haren arabera, EAEko udalen eta tokiko entitateen "beharrei eta errealitateari erantzun" behar die, "autonomia handiagoa emanez edo zerbitzu publikoen pribatizaziorako jartzen ari diren oinarri eta irizpideak saihestuz".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.