EAEn 1.000 irakasle publiko gehiago egongo direla ukatu du ELAk

Erredakzioa
Donostia
2010eko azaroaren 3a
00:00
Entzun
Hezkuntza publikoko lan taldeak 1.000 irakasle gehiago izatea onartu zuen atzo Eusko Jaurlaritzak. Horren karietara, «gezurretan aritzea» egotzi dio ELA sindikatuak Hezkuntza Sailari. «Egingo dena lanpostu horiek ofizializatzea da. Hala, irakasle horiek Hezkuntza Saileko lan talde organikoko kideizango dira. Baina horrek ez du esan nahi 1.000 irakasle gehiago egongo direnik, Hezkuntza Sailak sinetsarazi nahi digun moduan.Izan ere, lanpostu horiek aldez aurretik daude martxan. Gainera, hartutako neurria guk behartu genuen sektore arteko mahaian», adierazi du. ELAren arabera, «propaganda hutsa» da Hezkuntza Sailaren erabakia. 1.000lanposturi egonkortasuna eman zaien arren lanpostu errealetan «murrizketa handia» gertatu dela salatu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.