EAEn akordio «integratzailea» egin nahi du EAJk estatus politikoa aldatzeko

Urkulluk dio alde biko harremana bilatuko duela Espainiarekin; autogobernu estatus berria nahi du 2015ean

Erredakzioa
Donostia
2012ko urriaren 17a
00:00
Entzun
EAErentzat «autogobernu estatus berria» lortu nahi du EAJk 2015. urtean, Espainiako Estatuarekin «alde biko harremana» izatea ekarriko duena. Horretarako, ordea, EAEko «indar politiko nazionalisten eta ez nazionalisten arteko akordio integratzailea» egin nahi du lehenik. Eusko Legebiltzarrean aurkeztuko litzateke ekimena, baina aurrez alderdien artean adostuta. Legebiltzarraren babesa lortuta, Espainiako Gorteetara eramango lukete, «baina, edoizein kasutan, euskal gizarteak berretsi beharko luke».

Halaxe azaldu du EAJren lehendakarigai Iñigo Urkulluk Ser irratian egindako elkarrizktan, eta zehaztu du «oinak lurrean» dituela: «Orain, krisi ekonomikoa da gure lehentasuna. Horretan jardun nahi dut hasieran, lehendakari banaiz». Gainera, Urkulluk argitu du erabakitze eskubideari buruzko ibilbide orria egina dagoela, eta hain zuzen, 1990ean Eusko Legebiltzarrak onartu zuen legean dagoela jasoa.

Nafarroa eta «marra gorria»

Urkulluk adierazi du jabetzen dela errealiate juridiko-administratiboaz ere: «Pragmatikoak gara, eta badakigu zein zoru den zapaltzen duguna». Horrela, azaldu du EAJk proposatzen duen estatus politiko berriak «harreman instituzional bat» izango lukeela Nafarroako Foru Erkidegoarekin. Dena den, EAEren kontzertu ekonomikoa da Urkullurentzat «urgentziaz» defendatu beharrekoa, ekonomia biziberritzea ahalbideratuko duena, eta beraz, gainditu ezin den «marra gorria».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.