Kutxen bat-egitea

EAEn "botere ekonomiko indartsurik" eduki nahi ez izatea leporatu die Erraztik PPri eta PSE-EEri

EAko lehendakari Begoña Erraztiren iritzian PPk eta PSE-EEk ez dute "botere ekonomiko indartsurik nahi" EAEn. PSE-EEk azaldu du "momentuz" ez duela BBKren, Kutxaren eta Vital Kutxaren bat egitearen babestuko, eta PP bat-egitearen kontra azaldu da. Erraztik Radio Euskadin esan duenez, "badirudi PPk eta PSE-EEk Araba erabiltzen dutela EAEri botere finantziario bat izatea ukatzeko, gure herriari ondorio onak ekarriko lizkiokeen boterea".

2005eko urriaren 6a
12:02
Entzun
Erraztik gaieratu duenez, bi aldedi horien jarrerak Vital Kutxaren bideragarritasuna zalantzan jartzen du. Izan ere, bere iritzian bi alderdi horiek hartutako jarrerak ez du galeraziko BBK-k eta Kutxak bat egitea. Nolanahi ere ez du baieztatu hala gertatuko denik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.