EAEn iaz esportazioak %20 igo ziren

2012ko martxoaren 5a
15:42
Entzun

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) esportazioak 21.077 milioi eurokoak izan ziren 2011. urtean; hau da, aurrekoan baino %20,1 gehiago, Eustaten datuen arabera. Aldi berean, inportazioek %12,1eko hazkundea izan zuten. Esportazio guztiek inportazioen aldean izan duten estaldura tasa zortzi puntu igo da: 2010ean %115ekoa izan zen eta 2011n %123koa. Halaber, 2011ko superabita 3.967 milioi eurokoa izan zen, aurreko urtean baino 1.678 milioi euro gehiago.

Hazkunderik handienak izan zuten esportazioak metalak eta horien manufakturak (%14,8), garraio materiala (%15,3) eta material elektrikoa (%16,6) izan ziren. Hiru horiek EAEko esportazioen %67 hartu zuten.

Lurraldeka Araban esportazioek %29,6ko hazkundea izan zuen, Gipuzkoan %18,6koa eta Bizkaian %15,9koa. Inportazioei dagokienez, Araban %16,9koa, Bizkaian %12,9koa eta Gipuzkoan %6,4koa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.